Abenduaren 16tik aurrera eskatu ahalko da 2014ko egutegia Udaltzaingoan
ogarro-k Og, 2013-12-12 16:48-n bidalia
Bukatu da herrigunean atariz atari egindako banaketa.
Baserri-auzoetako banaketa auzo-alkateek egingo dute datozen egunetan. Auzo-alkaterik ez duten auzoetako bizilagunek, zuzenean jo beharko dute Udaltzaingora.
Hainbat ekimen Euskararen Eguna ospatzeko
ogarro-k Al, 2013-12-02 15:45-n bidalia
Asteburuan izandakoei hainbat ekimen gehituko zaizkie astean zehar ere: zinea, antzerkia eta... kirolari ezagunen bisita.
Agorrosingo erabiltzaileek ere ospatuko dute Euskararen eguna, astean zehar ikastaroetako musika euskaraz izango baita.
Abendu hasieran jasoko dugu etxean Udalaren 2014ko egutegia
ogarro-k Og, 2013-11-28 14:12-n bidalia
Egutegia etxe guztietara banatuko da eta herritarrei eskatzen zaie banatzaileei ataria zabaltzeko kanpoan utzi beharrik ez izateko.
Abendu hasieran hasiko dira Udalaren 2014ko egutegia banatzen.
Ahal den kasu guztietan, egutegiak atari barruan utziko dira pilatxo batean, etxebizitza bakoitzak bat har dezan.
UEMAk hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin euskara indartzeko
estepan-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Maren Belastegi Bergarako alkateorde eta UEMAko presidenteak sinatu zuen hitzarmena Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen izenean. Foru Aldundiaren izenean jardun zuen Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak.
2012ko UEMA eguna eta bazkaria
estepan-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Ekainaren 9an izango da UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ospakizun eguna, Goizuetan.
Koldo Eleizalde sarien banaketa
estepan-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Ekainaren 2an izango da, eguerdiko 12etan, Udal Pilotalekuan.
Bertan sariak emateaz gain, ikastetxeek prestatutako zenbait emankizun izango dira eta saritutako lan batzuk ere ikusi edo entzungo dira.
“Euskaraz bizi nahi dut” lasterketa herrikoiaren prestaketa-bilera
estepan-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Datorren asteartean, maiatzak 8, Euskaraz bizi nahi dut lasterketa herrikoiaren prestaketa-bilera egingo da Bergarako Irizar jauregian, arratsaldeko 18.30etan. Prestaketa lan hauetan parte hartzera gonbidatuta daude herritar guztiak.
Euskarazko produktuen katalogoa eskuragarri dago
estepan-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia

Azken urteetan egin den moduan, Euskarazko produktuen katalogoa argitaratu du Bergarako Udalak beste hainbat udalekin batera eta, aurten ere, Bergarako ikastetxeetan banatuko da. Dena den, eskolatik jasotzen ez dutenek, Udaletxean edota Kultur Etxean ere izango dute eskuragarri.
Euskarazko produktuen katalogoa eskuragarri dago
estepan-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Azken urteetan egin den moduan, Euskarazko produktuen katalogoa argitaratu du Bergarako Udalak beste hainbat udalekin batera eta, aurten ere, herriko ikastetxeetan banatuko da. Dena den, eskolatik jasotzen ez dutenek, Udaletxean edota Kultur Etxean ere izango dute eskuragarri.