Datorren asteartean, maiatzak 8, Euskaraz bizi nahi dut lasterketa herrikoiaren prestaketa-bilera egingo da Bergarako Irizar jauregian, arratsaldeko 18.30etan. Prestaketa lan hauetan parte hartzera gonbidatuta daude herritar guztiak.

Zer da Euskaraz bizi nahi dut lasterketa?

Zer da Euskaraz bizi nahi dut lasterketa?

Berriki, Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut ildoa herriratzeko konpromisoa hartu du. Dinamika honen bidez, euskararen normalizazioari beharrezkoa duen bultzada herrikoia eman nahi zaio. Horretarako, ekimen ezberdinak antolatuko dira, tartean, egun eta ordu berean, irailaren 22an, Euskal Herriko auzo eta herri ezberdinetan antolatuko diren lasterketak.

Helburua ahalik eta lasterketa gehien antolatzea da, non adin ezberdinetako denetariko pertsonek parte hartuko duten. Lasterketon eskutik, Euskaraz bizi nahi dut! irudikatzen duen argazkia ahaltsu bat proiektatu nahi da.

Lasterketan parte hartzaileen 10 euro inguru ordaindu beharko dute, haurrek 5 euro, eta guztiei emango zaizkie lasterketan irteteko zenbaki edo dortsala, opari bana eta bukaeran egingo den zozketa batetarako zenbakia. Izen emateak internet bidez egin ahalko dira edota egunean bertan.

Lasterketaren xehetasunak

  • Data: 2012ko irailaren 22a
  • Ordua: 16:30
  • Lasterketa mailak (lehiakortasunik gabeko lasterketa parta hartzaileak antolatu nahi dira):

Txikiak (0-6 urte): 200 metro

Infantilak (7-11 urte): 500 metro

Jubenilak (12-17 urte): 1000 metro

Helduak (+18 urte): 5000 metro


Arloa: