Euskara modu ludikoan praktikatu nahi duzu? Eta euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko prest zaude?
Bergarako Udala-k Or, 2022-10-14 08:00-n bidalia
Euskara apur bat jakinda ere euskaraz berba egiteko zailtasuna dutenak euskaraz natural berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten duen egitasmoa da BERRIKETAN.
Eta dena diru trukerik gabe egiten da, doan.
Izena ematen dutenei libre dituzten ordu eta egunen berri galdetzen zaie eta koordinatzaileak 3-4 pertsonako taldeak antolatzen ditu eta astean ordubetez euskaraz berba egitea da helburua (ez dira klaseak, euskaraz berba egiteko taldeak baizik).
Azken egunak euskaltegian izena emateko
Bergarako Udala-k Og, 2022-09-29 17:58-n bidalia
Azkenengo egunak Euskaltegian izena emateko. Oraindik garaiz zabiltza! Informazio gehiago 943764453 zenbakian, euskaltegia@bergara.eus edo Euskaltegian bertan (Barrenkalea, 33).
Irailaren 28ra arte eman daiteke izena Udal Euskaltegiko 2022-2023 ikasturteko ikastaroetan
Bergarako Udala-k Az, 2022-09-21 05:21-n bidalia
Enpresen artean euskara sustatzeko ‘Harixa’ hitzarmen proposamena aurkezteko azken bilera
Bergarako Udala-k Og, 2022-09-15 15:37-n bidalia
Andrea Gonzalez da 2022ko Euskaraldiaren dinamizatzailea Bergaran
Bergarako Udala-k Az, 2022-09-14 15:45-n bidalia
Enpresetan euskararen erabilera sustatzeko Lanhitz diru-laguntza eskatzeko epea zabalik dago
Bergarako Udala-k Al, 2022-09-12 14:26-n bidalia
Irailaren 25era arte aurkeztu ahal izango dira Udalaren 2023ko egutegirako argazkiak
Bergarako Udala-k Or, 2022-09-02 11:36-n bidalia
Industria-arloko enpresak Harixa programan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Og, 2022-07-14 11:42-n bidalia
Aurrez jakinarazi izan den moduan Udalak herriko hainbat eragilerekin batera abian du lan-arloan euskara sustatzeko HARIXAko programa. Programaren barruan aurten industria-arloko enpresen eta eurekin lotura duten entitateen arteko hitzarmena egin nahi da, eta hitzarmen hori enpresei aurkezteko 4 saio eskaini dira ekainean zehar, eta dagoeneko 20tik gora enpresak hartu dute horietan parte.
Irailaren 20ra arte eman daiteke izena Udal Euskaltegiaren iraileko ikastaro trinkoetan
Bergarako Udala-k Ar, 2022-07-12 17:22-n bidalia
2022. urteko Euskaraldia prestatzeko bilera irekia egingo da uztailaren 6an
Bergarako Udala-k Az, 2022-06-29 11:08-n bidalia
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- hurrengoa ›
- azkena »
