admin-k Og, 2013-10-10 09:39-n bidalia
Bergarako udalerriko Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren 2013ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak dira.
Epea:
2013ko urriaren 7tik 2013ko azaroaren 20ra.
Lekuak eta medioak:
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2013ko azaroaren 20an.
Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
- Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30era, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
- Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala balegokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.