Irailaren 30ean izango da Debagoieneko Mankomunitatean.

Debagoieneko Mankomunitateak promotore berriei zuzendutako hainbat saio eta tailer antolatu ditu 2013n zehar, autoenplegua sustatzeko helburuarekin. Hurrengoa irailaren 30ean izango da “Kudeaketaren kontrola mikroenpresetan” gaia ardatz hartuta.

Ikastaroak 5 orduko iraupena izango du eta Bultz-lan enpresako kideek emango dute.

Saioan parte hartu nahi duenak izenemate orri hau bete eta aurkeztu behar du mjunamuno@bergara.eus helbidera bidalita, Bergarako udaleko enplegu zerbitzuan aurkeztuta (943 779124) edo Debagoieneko Mankomuniatatean bertan (943793090).

Informazio gehiago eskatzeko ere kontakturako bide hauek berak erabil litezke.

Saioari buruzko datuak:

  • Gaia: “Kudeaketaren kontrola mikroenpresetan”
  • Eguna: irailaren 30a
  • Ordutegia: 09:00 – 14:00
  • Lekua: Debagoieneko Mankomunitatea
  • Hizlaria: BULTZ-LAN