Bergarako Industria da 2014ko egutegia osatuko duten argazkientzako gaia.

Bergararron artean ezaguna denez Udaleko Euskara batzordeak hainbat urte daramatza gure herriari eta tradizioei buruzko argazkiz eta informazioz osatutako egutegia kaleratzen.

Gainera, azken urteotan herritarren argazkiekin osatu izan da egutegia eta, aurten ere, 2014ko eguteagiari begira, deialdi irekia egin da. Kasu honetan, Bergarako industriak (langileek, prozesuek, eraikinek, tresneriak...), gaurkoak zein antzinakoak ilustratuko du egunkaria.

Argazkiak aurkezteko epea irailaren 25ean bukatuko da. Zalantzarik duen edornork edo zehaztapen gehiago behar duen guztiak Euskara Zerbitzura jo dezake 943779129 telefonora deituta eta Estepanengatik galdetuta.

Beste zenbait xehetasun:

  • Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20x30 cm. 300 ppp (puntuak pulgadako), jpg formatoko artxibo digitala. Lanak CD batean aurkeztuko dira eta Udaleko Euskara Zerbitzura ekarriko dira.
  • Baldintzak: Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira. Bestalde, aukeratutako argazkiak Udal Artxibategian jasota geldituko dira eta Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez.
  • Argazkilariaren kontu izango da aurkezten dituen argazkiekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea eta Udalak ulertuko du argazkiak aurkezten dituenak lortuak dituela baimenok.
  • Euskara batzordeak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak.