Astelehen honetan 44 urteko gizonezkoa zendu da Bergaran lan istripuan, Abiadura Handiko Trenaren lanetan ari zela makina batek azpian harrapatuta.

Ezbehar honen aurrean Bergarako Gobernu Taldea osatzen dugun pertsonok gure doluminik zintzoenak iritsi arazi nahiko genizkieke bere familiari eta hurbilekoei.

Era berean, lanean izandako heriotza salatzeko gure herrian eragile desberdinek deitutako elkarretaratzeekin bat egiten dugu eta dei egiten diegu herritarrei berauetan parte hartzera, horrelako ezbeharrik ez dadin berriz gertatu.