admin-k Or, 2013-08-23 09:08-n bidalia
Ohitura den bezala nagusien eta haurrek danborrada izango dira aurtengo San Martin jaietan ere.
San Martin jaietarako danborradetako entseguak iraileko lehenengo bi asteetan izango dira irailaren 2, 3, 4, 9, 10 eta 11n (asteko astelehena, asteartea eta asteazkena). Helduek eta haurrek entsegu ordutegi desberdina izango dute:
- Haurrak: 19:00 – 20:00
- Helduak: 20:00 – 21:00
Oharrak
Entseguak Aranzadi Ikastolako gimnasioan izango dira, lehen Haurtxoa zegoen tokian (orain arte entseatzen zen tokiaren ondoan). Seminarioko sartuta patiotik.
Entseguetara gerrikoa eraman behar da danborra eusteko.
Danborradak
Nagusien danborrada irailaren 15ean izango da, gaueko 22:30ean eta haurren danborrada irailaren 16an, arratsaldeko 18:30ean.