admin-k Al, 2013-07-01 10:33-n bidalia
Ekintza hauek guztiak Bergarako etorkizuneko museoaren ekintzen testuinguruan kokatzen dira.
Bergarako Udalak zientziarekin lotutako ekintza sorta eskainiko du uztailean, gure herrian antolatuko diren udal-udaleku irekien osagarri gisara. Ekintza hauek guztiak Bergarako etorkizuneko museoaren ekintzen testuinguruan kokatzen dira eta Errekaldeko lorategian, Peñafloridako kondearen jauregiko lorategian, gauzatuko dira.
Uztailak 16: ELHUYAR ZIENTZIA ELKARTEAren eskutik
Zientzia Udalekuetako tailerrak haurrei gerturatzeko hiru orduko emanaldia eskainiko du, esperimentu desberdinak lantzen dituzten 4 tailerrez osatutako emanaldi baten bidez.
Bergarako udalak antolatutako udalekuetan 4-9 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute. Goiz bakarrean hiru saiotan.
Uztailak 4, 8, 10, 11an: TANTAI NATURLANAK-en eskutik
“BIODIBERTSITATEA EZAGUTU ETA BABESTU” izeneko jarduera sorta.
Errekalde jauregiko lorategian burutuko dira, eta bertako biodibertsitatea eta ondorioz Euskal Herriko biodibertsitatea ezagutu eta babesteko jarduerak izango dira. 4 urtetik 12 urtera bitarteko umeak parte hartuko dute berauetan.