Gurasoentzako bilera informatiboak egingo dira ekainaren 11n, 12an eta 13an.

Urtero bezala, aurtengo udan ere udaleku irekiak egingo dira Bergaran herriko haurrentzako. Aurten izena eman duten haur guztiek hartuko dute parte udalekuetan, ez baita beharrezko izan zozketarik egitea.

Bilera informatiboak

Gurasoei gogoratzen zaie udalekuen bilera informatiboak ondorengo egun / orduetan izango direla:

Angiozar : Ekainak 11, asteartea, 18:00ean Liburutegian.

Bergara: Ekainak 12, asteazkena, Zabalotegi aretoan.

  • Arratsaldeko 18:00etan: Haur Hezkuntzako haurrak dituztenentzat (2007 – 2010 jaiotakoak, biak barne)
  • Arratsaldeko 19:00tan: Lehen Hezkuntzako haurrak dituztenentzat (2001 – 2006 jaiotakoak, biak barne)

Haurrak bi taldeetan dauzkaten gurasoek, beraiek nahi duten orduko bilerara joan daitezke

Osintxu: Ekainak 13, osteguna, 18:00ean Ludotekan.