Maiatzaren 24tik ekainaren 21era, astearte eta ostiraletan, Bergarako ludotekak ate irekiak egingo ditu.

Bisitatu nahi duen edonor joan ahal izango da ludotekara eta ez da beharrezkoa izango izena aurrez ematea.

Ekintzak ludotekan bertan eta kalean egingo dituzte.