Mendekotasuna duten pertsonekin laguntza teknikoak nola erabili erakusteko ikastaroa egin zen 2013ko apirilean Bergaran, bereziki, adineko pertsonen zaintzaileei zuzenduta.

Bergarako Udaleko Ongizate Zerbitzuek antolatu zuen ikastaroa "Sendian" programaren baitan, eta "Icavic"-eko Ainara Agirre izan zen irakasle. Goienak egindako erreportaje honetan ikastaroan landutako hainbat alderdi daude ikusgai.