Jai batzordeak deia egiten die herriko koadrilei blusa edo kamisetarekin kalera irteteko. 16 urtetik beherakoek debekatuta izango dute errekortadore eskola ibiltarian izan ezik gainerako zezen ikuskizunetan parte hartzea. Era berean, Jai Batzordeak ez du beregain hartzen jaiegun hauetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik.

JAIETAN ERE BERDINTASUNAREN ALDE!

Maiatzak 17, ostirala

Maiatzak 17, ostirala

  • 20:00 Jaiei hasiera emateko txupinazoa eta Bitorianatxoren jaitsiera San Martin plazan. Segidan, UDAL MUSIKA BANDAREN KALEJIRA, herri guneko kaleetan San Martin plazatik irtenda.
  • 21:00 Elektrotxarangarekin kalejira San Martin plazatik irtenda. Iluntzean Matxiategin BARRAKEN IREKITZEA, eta Bideberrin 21:00etan TXOSNEN IREKITZEA.
  • 23:00 Dantzaldia Lotxo taldearekin San Martin plazan.
  • 24:00 BERGARAKO BOLO TXAPELKETA San Joxepe elkartean, Bergara Bolo Kirol Klub-ek antolatuta. Bolatokia 21:00etatik zabalik egongo da.

TXOSNETAKO EGITARAUA

  • 15:00 Ikasle bazkarixa.
  • 21:00 Elektrotxarangarekin txosna irekiera ekitaldia.
  • 22:30 Kontzertua Bideberrin: 2zio; Fiachras; Gozategi

Maiatzak 18, larunbata

  • 09:00 BIGANTXAK zezen-plazan. Sarrera: 2 euro.
  • 10:00 XXXIII.HAUR ETA GAZTEEN PLASTIKA SARIKETA, Beart Bergarako Arte elkartearen laguntzarekin, San Martin plazan.
  • 10:00 DIANA. - Oxirondotik Maddi Alberdi eta Mireia Ibabe Bergarako trikitilariak - Bolutik Elgoibarko dultzaineroak - Labegaraietatik Udal Txistulari Banda

Ondoren herriko plazan elkartuko dira guztiak eta Mizpirualdera egingo dute bisita. DIANA.

  • 11:00 Herriko Elkarteen arteko BAKAILAO LEHIAKETA San Martin plazan. Sukaldarientzako lapiko eta amantalak: Lacor-ek emandakoak. Herritarrentzako mokadua etxe hauei eskerrak: Konde, Mizpildi, Ogizun eta Olabe okindegiak; Comercial Miner, Lopez-Ojeda (Atxega), Manso Hermanos eta Txomin Zubeldia edari banatzaileak; Antia, Igartza, Joseba, Sebastian Imaz eta Urzelai harategiak.
  • 12:00 Pentekosteetara ongi-etorria emateko ekitaldia, iazko Pentekosteetatik hona mundura etorri diren bergarar txikitxoei, udaleko pleno aretoan. Ondoren argazki bateratua ateratzea udalaren kanpoaldean, artxibo aldeko eskaileretan.
  • 12:30 Taloak egiteko umeentzako tailerra San Martin plazan.
  • 13:30 Bakailao lehiaketako SARI BANAKETA San Martin plazan.
  • 13:45 Haur eta gazteen plastika lehiaketako SARI BANAKETA, San Martin plazan.
  • 17:00 Gipuzkoako BOLO TXAPELKETA San Joxepe elkartean.
  • 18:30 ERREKORTADORE GAZTETXOEN TXAPELKETA 16 urtetik beherakoentzat, eta ondoren 16-20 urte bitarteko ERREKORTADORE GAZTEEN TXAPELKETA Seminarioko zezen-plazan. Sarrera: 2 EURO.
  • 18:15 Haurrentzako BONBA JAPONIARRAK San Martin plazan.
  • 18:30 Bergarako ERRALDOIEN KONPARTSAKO KALEJIRA Bergarako kaleetan Elgoibarko dultzainero eta Udal Txistulari Bandaren laguntzarekin. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta, Ramon M. Lili, Ibargarai, Irizar, Kruz Gallastegi, Bideberri, Fraiskozuri, Herri Lagunak, D. Irala, Barrenkale, San Martin plaza.
  • 20:30 – 21:30 DANTZA PLAZA Kupela taldearekin San Martin plazan.
  • 22:30 DJon Urbieta Seminarioko zezen plazan.
  • 23:30 Berbena Kupela taldearekin San Martin plazan.

TXOSNETAKO EGITARAUA

  • 14:30 Bertso bazkarixa Alaia Martin eta Aitzol Barandiaranekin.
  • 23:00 Kontzertua Bideberrin: Gauka; Iheskide; Kop

Maiatzak 19, igandea

  • 08:00 ALBORADA Udal Txistulari Bandarekin.
  • 09:00 BIGANTXAK zezen-plazan. Sarrera: 2 euro.
  • 09:00 Pentekosteetako xake txapelketa Udaleko pleno aretoan.
  • 09:00 TXIRRINDULARI LASTERKETA, Pentekosteetako Saria Lehendakari trofeoa. Irteera eta helmuga: Labegaraieta. Antolatzailea: Lokatza Ziklismo Eskola.
  • 10:30 – 14:00 Futbolin erraldoia San Martin plazan.
  • 12:30 Udal Musika Bandaren KONTZERTUA Espoloian.
  • 16:00 GOITIBEHERA TXAPELKETA San Martzialgo bidean.
  • 17:00 APAR FESTA Munibe plazan.
  • 17:30 XXXVI.EUSKADIKO DANTZA ASKATUKO TXAPELKETA, 16 urtez azpiko bikoteentzat, San Martin plazan, Moiazpi dantza elkarteak antolatuta. Udal Txistulari Bandak eta trikitilariek lagunduko dute.
  • 18:30 EUSKAL HERRIKO ERREKORTADOREEN IKUSKIZUNA zezen-plazan. Sarrera: 3 euro.
  • 19:30 – 21:30 "Herrixa Dantzan" erromeria Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin eta Patxi Montero dantzariarekin San Martin plazan.

TXOSNETAKO EGITARAUA

  • 18:00 Irrien lagunak
  • 20:00 Anje Duhalderekin kontzertua
  • 23:00 Korto lehiaketa

Maiatzaren 20, astelehena KUADRILEN EGUNA

  • 11:30 TABERNEN ARTEKO HERRI KIROLEN TXAPELKETA zezen plazan, Xapre eta Zarra trikitilariek eta Incansables txarangak animatuta.
  • 12:30 DANTZALDIA Nuevo Talisman orkestrarekin Espoloian.
  • 14:30 HERRI BAZKARIA San Martin plazan, DJ Anjieren animazioarekin. (Euria egiten badu Labegaraietako Kiroldegian).Ondoren, kafe-kantu saioa. Adin txikikoei bazkarian ez zaie alkoholdun edaririk banatuko. Koadrilan jarri nahi duzuenok denok taldean agertu beharko duzue bazkaltzera, mahaien antolaketa ez oztopatzeko.
  • 18:00 Dj Thobeen eta Lore Power-ekin GAZTETXOENTZAKO JAIALDIA Munibe plazan.
  • 18:30 ERREKORTADORE ESKOLA IBILTARIA ZEZENTXOEKIN zezen-plazan. Sarrera: 2 euro.
  • 19:00 BERGARA HIRIA PILOTA PARTIDETAKO FINALAK Udal pilotalekuan. Antolatzailea: BKEko Pilota saila.
  • 23:00 DANTZALDIA Basajaun taldearekin San Martin plazan.
  • 23:00 CAMP DANTZALDIA Nuevo Talisman taldearekin Espoloian.

TXOSNETAKO EGITARAUA

  • Kontzertua Bideberrin: 19:00tan Laket; 00:00 Emon eta Dj Bull

Maiatzak 21, asteartea UMEEN ETA HELDUEN EGUNA

  • 09:00 BIGANTXAK zezen-plazan. Sarrera: 2 euro.
  • 11:00 - 14:00 HAURRENTZAKO JOLAS-PARKEA Ipintza II-ko patioan. rokodromoa, ohe elastikoak, junpinga, puzgarriak…
  • 12:00 HERRI KIROL ERAKUSTALDIA San Martin plazan. Ernesto Ezpeleta “Bihurri” eta Hodei Ezpeleta aizkoran, Karlos Ruiz de Aretxabaleta eta Ana Berasategi iparraldeko jokoekin eta Joseba Ostolaza harri jasotzen. Ondoren herri kirolen tailerrak ikusleentzat.
  • 12:30 – 14:00 VOCES NAVARRAS jota eta abesti latinoen emanaldia Domingo Mz de Irala kalean.
  • 17:00 – 20:00 HAURRENTZAKO JOLAS-PARKEA Ipintza II-ko patioan.
  • 17:00 Aspe pilota enpresak antolatutako 1.mailako pilota jaialdi profesionala.
  • 18:00 BINGO erraldoia eta mus txapelketa Munibe plazan (euria egin ezkero San Martin plazako arkupetan). Sari bikainak izango dira. Mus txapelketarako izena eman beharko da txapelketa baino ordu bete lehenago Munibe plazan.
  • 18:30 ERREKORTADORE ESKOLA ZEZENTXOEKIN zezen-plazan, Incansables txarangak alaituta. Sarrera: 2 euro.
  • 20:00 – 21:00 eta 22:30-24:00 DJ FESTA Dj Oihan Vegarekin San Martin plazan.
  • 24:00 BITORIANATXOREN IGOERA San Martin plazan.
  • 24:15 – 00:30 DJ FESTA Dj Oihan Vegarekin San Martin plazan.

TXOSNETAKO EGITARAUA.

  • 18:00 Baltsa jaitsiera
  • Jarraian Sorpresak!