Datorren maiatzaren 4an eta 5ean Bergarako Udalak eta Pol-Pol M.T.-ko Mendia Bizirik taldeak Bergarako hegaztiak ezagutzeko ekitaldiak antolatu ditu.

Egitaraua

Egitaraua

  • Maiatzak 4, larunbata: Kafe-hitzaldi-solasaldia, gaia “Bergarako Hegaztiak” izango da eta hizlaria Kiko Alvarez ornitologo bergararra. Lekua: Pol-Pol M.T.aren egoitzan, (Udal pilotalekuan). Ordua: arratsaldeko 6etan.
  • Maiatzak 5, igandea: Hegaztiak ezagutzeko irteera, Bergarako Gerriko Berdean zehar. Gidaria Mikel Olano izango da, hegaztien identifikazioan aditua. Irteera lekua: goizeko 9etan plazatik. Naiz eta behaketa batez ere entzumenean oinarritzen den, komenigarria da prismatikoak eramatea.

Bergarako Hegaztien inbentarioa

Agenda 21aren testuinguruan, udalerriko biodibertsitatea ezagutzeko inbentarioak egin zituen Bergarako Udalak 2006-2010 urteen artean. Kiko Alvarez-ek eta Mikel Olanok hegaztien inbentarioa egin zuten eta horren berri emateko eta bide batez, gure herria hobeto ezagutzeko eta beste era batera gozatzeko antolatu dugu Bergarako hegaztiak ezagutzeko asteburu hau.

Hegaztien inbentarioa egitea ezinbestekoa da ingurumena babesten duen legedia bete ahal izateko.

Hegazti Behaketa

Hegaztien behaketa Europan oso zabalduta dagoen aisialdi jarduera da, milaka zaletu dituena. Hegaztien behaketa edo birdwatching-a gozatzeko prismatikoak, entzumen arreta eta hegaztien gida bat dira oinarrizko premiak. Eta ezagutza hori da hain zuzen ere maiatzak 4an eta 5ean zabaltzen hasi nahi duguna.