Bergarako Elorregi auzoan Prudentzio Deuaren jaiak ospatzeko hainbat ekitaldi izango dira aurten ere.

APIRILAK 21, igandea

APIRILAK 21, igandea

  • Arratsaldeko 18:00etan: Alkartasuna elkartean, auzoko emakumezkoentzat TXOKOLATEA TXURROEKIN eta UME JOLASAK.

APIRILAK 26, ostirala

  • Arratsaldeko 18:00etan: TXOPO JASOTZEA, kanpai hotsa ta txafleruak.
  • Ondoren, soziedadean, ohiko lagun arteko afarixa.

APIRILAK 27, larunbata

  • Eguerdiko 14:00etan: AUZO BAZKARIA , Alkartasuna elkartean, bertsolari ta trikitixaren laguntzarekin.
  • Gaueko 22:30ean: ERROMERIA, auzoko elkartean.

APIRILAK 28, igandea SAN PRUDENTZIO EGUNA

  • Eguerdiko 13:00etan: MEZA nagusia Alai taldeak abestuta.
  • Ondoren, PILOTA PARTIDUA auzoko pilotalekuan

SALDA ETA TXORIXO muturren bat ere egongo da eta ardo eta sagardorik ere ez da faltako.