Bergarako Gizarte Etxean, jubilatuetan, izango da apirlaren 9tik maiatzaren 2ra.

Online gizarte sareek elkarrekin erlazionatzeko eta komunikatzeko bide berriak ireki dituzte. Telefono mugikorrak, ordenagailuak edota tabletak bezalako gailuen zabalkundeari esker harremanetarako espazio berriak irekitzen dira "klik" pare batean.

Pertsona nagusiak hauetara hurbiltzeko eta hauei esker lor ditzaketen komunikazio ohitura berriak ezagutzeko, 16 orduko ikastaroa eskainiko du Bergarako Udalak jubilatuen egoitzan apirilaren 9a eta maiatzaren 2a arteko martitzen eta eguenetan, arratsaldez.

Izen ematea

Izena emateko epea martxoaren 11 eta 22 artean izango dute interesdunek. Honako bion bitartez:

Ikastaroaren Egutegia

  • Apirila: 9, 11, 16, 18, 23, 25, 30
  • Maiatza: 2

Ikastaroaren Ordutegia

Ordutegia: 16:00 – 18:00