Kaleok moztuta dauden bitartean dagozkion desbideraketak egingo dira Mizpildi, Basarte, Goenkale eta Arruriagara heldu ahal izateko.

Datorren larunbatean, martxoak 9, “Bergara 1936. Guerra y represión” izeneko DVD-aren zenbait eszenaren grabaketak egingo dira gure herriko kaleetan. Horretarako, zenbait kale trafikoari moztuta egongo dira.

Goizean

  • 8.00etatik 10.00ak arte San Antonioko errotondatik Martoko alderako kale zatia eta San Miguel kalea moztuta egongo dira. Hori dela eta Herribusaren zerbitzua saietsbidetik egingo da eta berriro Espoloia kaletik bere ibilbide normalean sartuko da.
  • 10.30etatik 12.30ak bitartean Artekale kalea moztuko da.

Arratsaldean

  • 17.00etatik 18.00ak bitartean San Pedro kalea moztuko da, beraz, ordu horietan Herribusa Ramon Mª Lilí kaletik Ibargarai aldera jaitsiko da eta Infernokuatik Bolu aldera igoko da.