2013ko udal aurrekontuetan 30.000 euroko inbertsioa bideratu da Zabalotegi, Osintxu eta Elorregiko pilotalekuetan hobekunta lanak egiteko.

Zabalotegi, Osintxu eta Elorregiko pilotalekuen egoera eskasa ikusirik, Bergarako Udalak 30.000 euroko inbertsiotako partida onartu du 2013ko Udal aurrekontuetan.

Zabalotegikoa izango da inbertsioetan lehentasuna izango duen pilotalekua, hormetako hezetasuna, itoginak eta margoketa lanak burutzeko asmoa dugularik.

Osintxuko pilotalekuan, teilatuko kanaloiak berriztea eta itoginak konpontzea da aurtengorako asmoa, eta Elorregiko pilotalekuan dauden itoginak ere aurten konponduko ditugu.