1.jpg

Errefusa eta organikoa atez ate jasoko dira eta papera eta ontzi arinen bilketa nola egin herritarrek erabakiko dute. Beiraren iglu berdea mantendu egingo da.

Bergarara hoberen egokitzen den hondakin bilketa selektiborako sistema diseinatzeko bileretan papera eta ontzi arinak nola jasoko diren erabakiko dute herritarrek, baita atez ate batuko diren atalek jarraituko dituzten ordutegi eta egutegia ere. Bilketa mota desberdinen indar-guneak eta ahulguneak erakutsiz dokumentu bat garatu du Udalak.

Oraingoz, errefusa eta materia organikoa dira atez ate jasoko diren gaiak. Beirari dagokionean ere, jakina da bilketa egungo iglu berdearen bitartez egingo dela aurrerantzean ere.

Zergatik organikoa eta errefusa atez ate?

Egun, sortzen ditugun hondakinen %90 inguru birziklagarriak dira, baina ez badira jatorrian bereizten zabortegi eta errauskailuetan bukatzen dute. Hain zuzen, birziklagarriak diren hondakinok organiko eta errefusarekin nahastetik sortzen da zaborra, birzikla ezina den hondakin nahastea. Horregatik da garrantzitsua bi gai horiek ondo bereiztea eta atez ate jasotzea.


1.jpg