Otsailaren 14an prentsaurrekoa egin zen udaletxean Bergarako 100 ataritako bizilagunekin egindako bilerei buruzko balorazioa egiteko.

Bertan kazetari batek bileretara joandako pertsonen jarreraz galdetu zion alkateari eta honek erantzun zion orokorrean bilerak ondo joan direla elkarrizketa bideratu dela eta balorazio ona egiten zuela. Kazetariak, “bileratara joan diren guztiek izan dute jarrera ona?” -berriz ere-, “tira, beti egoten da ardi beltzen bat”, alkatearen erantzuna.

Adierazpen hau erabat testuingurutik atera da, eta bileren emaitza txukuna desitxuratzen ari da modu guztiz interesatuan. Izan ere, Ardi beltza esanda bilera batean pertsona konkretu batek udaleko ordezkarienganako izan zuen jarrera bortitz eta guztiz gizalegez kanpokoari egin zion erreferentzia alkateak.

Argi utzi nahi dugu guztiz ez ohikoak izan direla horrelako jarrerak eta, oro har, herritarren aldetik bilerotan egin diren adierazpenak, bilketa sistemaren aldeko nahiz kontrakoak izan, modu txukunean egin dira eta herritarrek oso ondo baloratu izan dutela beraiengana hurbiltzea.

Ohar honen bitartez barkamena eskatu nahi diegu adierazpen honegatik irainduta sentitu diren herritarrei.