Kale horren norabide bakarreko ibilbidea errespetatzen ez duen gidari asko dago. Horrelako jarrerek oinezkoen segurtasuna ere kaltzeten dutela oharrarazi du Udaltzaingoak.

Ernai kaleak autoentzako norabide bakarreko ibilbidea duen arren, asko dira aspaldian irizpide hori errespetatu ez duten gidariak bertatik debekatutako norabidean gidatuta. Egoera honen harira haibat kexu jaso ditu Bergarako Udalak, baita idatzizko salaketa bat ere. Hori dela eta, Udaltzaingoak areagotu egingo du Ernai kalearen gaineko kontrola.

Gainera, horrelako jarrerak, arauen aurka joateaz gain, oinezkoen segurtasuna ere kaltetzen dutela gogorarazi du Udaltzaingoak. Horregatik, kale honetako zebrabideak gurutzatzerakoan aurrez “alde bietara begiratzeko” gomendioa luzatu diete herritarrei.