Otsailaren 8an eta 9an, Aratusteetako asteburuan, Bergarako Udal musika bandaren eta Bergarako orkestra sinfonikoaren kontzertua, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots-en emanaldia eta mozorro goatekea antolatu dira Bergaran.

Otsailak 8, ostirala

Otsailak 8, ostirala

22:30etan Bergarako Udal musika bandaren eta Bergarako orkestra sinfonikoaren kontzertua (Aratusteetako kontzertuak 25 urte) gozatu ahalko dugu Bergarako Udal Pilotalekuan.

Sarreraren prezioa 8 eurotakoa izango da eta http://www.barrabarra.eu/ helbidean, internet bidez, eta Bergarako kultura etxean erosi ahalko dira otsailaren 4tik aurrera, 18:00etatik 21:00etara. Pertsona bakoitzak ezingo ditu 6 sarrera baino gehiago hartu. Sarrera guztiak saltzen ez badira, Kontzertu egunean pilotalekuko leihatilan egongo dira salgai 21:30etan.

Otsailak 9, larunbata

15:30 eta 18:00etan PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS pailazoen Sentitu, pentsatu, ekin! emanaldia Bergarako Udal pilotalekuan.

Sarreraren prezioa 6eurotakoa izango da eta http://www.barrabarra.eu/ helbidean, internet bidez, eta Bergarako kultura etxean eskuratu ahalko dira otsailaren 5ean hasita, 18:00etatik 21:00ak arte. Pertsona bakoitzak ezingo ditu 6 sarrera baino gehiago hartu. Emanaldi egunean pilotalekuko leihatilan ere erosi ahalko dira sarrerak 14:30ean sarrera guztiak aurrez saltzen ez badira.

21:30ean MOZORRO GUATEKE-AFARIA azokan. “El Pozo”ren berrinaugurazioa, Bergarako 70.hamarkadara itzulera. Horregatik, jendeari 70.hamarkadako jantziak eramatea eskatzen zaio. Gainera, mozorro onenak saritu egingo dira! Berogailuak egongo dira.

Afal ostean Dj-ek animatuko dute giroa. Txartelak ondorengo tokietan daude salgai: Depor tabernan, Ariznoan eta Kultur Etxean. Prezioa: 16 eurotakoa izango da.

  • Afariko txartelak salgai urtarrilaren 31n hasita, otsailaren 5era arte (bi egun horiek barne).