Udalak 2012ko abenduan bidali zituen pegatinak titularren etxeetara. Galdu dutenek edota etxean jaso ez dutenek Udaltzaingoaren bulegora joan beharko dute dagozkion tramiteak egiteko.

Ihazko abenduan, 2013ko TAO guneko egoiliarren pegatinak postaz igorri zituen Bergarako Udalak 2012ak ordezkatzeko. Udaltzaingotik gogorarazi dute urtarrilaren 31 baino lehen jarri behar direla pegatina berriok autoetan, data honetatik aurrera salaketa jasoko baitute pegatinarik gabe aurkitzen diren ibilgailuek, egoiliarrak izan ala ez. Ohi bezala, pegatinak kotxeko aurreko kristalean eskubiko aldean jarri behar dira.

Pegatina galdu edo etxean jaso ez dutenei eskatzen zaie lehenbailehen Udaltzaingotik pasa daitezen jarraitu behar den tramitazioa egiteko.