Ikastaroak 4 eguneko iraupena izango du eta doan eskeiniko da.

Bergarako Ongizate Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ikastaroa antolatu du mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei zuzenduta Emozioen Kudeaketa lantzeko.

Ikastaroa bi ordu eta erdiko 4 saiotan banatuko da, urtarrilaren 22an, 24an, 29an eta 31n burutuko direnak Bergarako Gizarte Etxeko gela polibalentean. 20 bat plaza izango dira eta parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea Bergarako Udaleko Gizarte Zerbizura deituta (943 77 91 65) edo ongizatea@bergara.eus helbidera idatzita.

Ikastaro hau, SENDIAN programaren baitan antolatua da. Sendian programa mendekotasuna daukaten pertsonen zaintzaileei zuzendutako programa da.

Ikastaroaren xehetasunak

  • Ikastaroa: Mendekotasuna duen pertsona baten zaintzan sortutako emozioen kudeaketa.
  • Datak: 2013ko urtarrilaren 22, 24, 29 eta 31n.
  • Ordutegia: 14.30 – 17.00.
  • Hizlaria: Silvia Camio (Lahar Elkargoa).
  • Saio kopurua: 4 saio (2 ordu eta erdiko iraupenarekin).
  • Lekua: Gizarte Etxean (Jubilatuetan), gela polibalentean.
  • Izen-emateak: 15-20 pertsona. Adineko pertsona baten zaintzaile familiarrak, seme-alabak / senar-emazteak.
  • Kostua: doan.
  • Izena emateko: Bergarako Udaleko Gizarte Zerbizura deituta (943 77 91 65) edo ongizatea@bergara.eus
  • Izena ametako azken eguna: Urtarrilak 21, astelehena.

Programa osoa

1. SAIOA: EMOZIOEN FUNTZIOA ZAINKETAN ETA AUTOZAINKETAN.

Zer dira emozioak.

Emozioen funtzioa zainketan.

Emozio-mota ezberdinak eta zainketa.

Arriskuak.

Zainketaren mugak.

Auto-zainketaren garrantzia.

2. SAIOA: DOLUA

Galerak eta dolua.

Dolu-motak.

Etapak.

Dolu-prozesuan laguntzea.

3. SAIOA: AUTOESTIMUA INDARTZEA

Zer da autoestimua.

Autoestimua eta adimen emozionala.

Autoestimua indartzeko jarraibideak.

Enpatia.

Asertibotasuna.

4. HONDAMEN EMOZIONALAREN PREBENTZIOA

Nola sustatu ongizatea.

Nola prebenitu depresioa eta horren sintomak.

Nola prebenitu antsietatea.

Nola kontrolatu estresa.