Kartelak Bergarako Kultura Etxean aurkeztuko beharko dira, urtarrilaren 22ko 13:00ak baino lehen.

Bergarako 2013ko aratusteetako jaia egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa ireki du Bergarako Udalak. Bertan, Bergaran bizi edo erroldatutako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du eta irabazle ateratzen denak 350 euroko saria jasoko du.

Kartelean, “ARATUSTEAK 2013, BERGARA” testua agertu beharko da nahitaez. Bestalde, diseinuak 40x60 zm-tako kartoizko oinarri baten gainean aurkeztuko dira, eta formatu bertikalean aurkeztuko dira kolore eta teknika librea direlarik.

Gainera, lehiaketara aurkeztutako lanak orijinalak izan beharko dira, egileak berak sortuak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean inoiz aurkeztu gabeak.

Parte hartu nahi dutenek, Kartelak Bergarako Kultura Etxean aurkeztuko beharko dituzte urtarrilaren 22ko 13:00ak baino lehen.

Jaitsi lehiaketan parte hartzeko oinarriak.