Sari emate ekitaldia urtarrialren 5ean izango da. Sari popularra aukeratzeko bozka eman duten herritarren artean ere 150 euroren zozke egingo da.

Hauek dira 2012ko Erakusleiho lehiaketaren Irabazleak:

  • Lehen SARIA, 200 euro: IGARZA MERTZERIA.
  • Bigarren saria: 150 euro: GOROSTI LORADENDA.
  • Hirugarren saria: 100 euro: NINIKA LORADENDA.
  • Sari Popularra: 100 euro: MIRARI JANTZIDENDA.

Ezaguna denez, lehen hiru sariak epaimahai batek emanak izan dira. Sari popularra berriz, herritarren bozkari esker aukeratua izan da.

Guztira 347 bozka jaso dira eskaparate lehiaketako sari popularrarendako. Martoko kalean dagoen MIRARI JANTZIDENDAK 47 bozkarekin eskuratu du saria. Hurbiletik jarraitu diote TITARA dendak, 44 bozkarekin, eta IGARTZA mertzeriak, 42rekin.

Sari emate ekitaldia

Urtarrilaren 5ean, Munibe plazan, 13:15ean izango da sari-emate ekitaldia. Bertan, eskaparate lehiaketako sari guztiak banatzeaz gain, bozka eman duten herritarren artean 150 euro zozketatuko dira; baita Peter Pan marrazki lehiaketako sari-ematea eta Peter Pan-en ipuina non gordeta zegoen asmatu dutenen arteko zozketa ere.