Patinak eta babesak eramatea derrigorrezkoa izango da.

Urtarrilaren 3an, Labegaraietako kiroldegian Hanka Labanka taldeak antolatutako Gabonetako I. patin gaineko 4x4 hockey torneoa jokatuko da. Bertan, 1999 eta 2004 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahalko dute.

Izen emateak Agorrosin edota Kiroldegietan dauden kutxetan sartu beharko dira, abenduaren 27a baino lehen.

Gabonetako I. patin gaineko 4x4 hockey torneoko kartela hemen ikusgai.