Udalak eskerrak eman nahi dizkio jateko hauek gure herrira ekartzen eta berton deskargartzen lagundu zuen bolondres taldeari.

Abenduaren 17an Europak eszedente duen janariaren zati bat iritsi zen Bergarara 2013an zehar beharrean dauden herritarren artean banatu ahal izateko. Guztira 2.363 kg jateko iritsi da gurera eta hauen garraioan zein deskargan boluntario talde zabal batek hartu zuen parte.

Bergarako Udalak eskerrak eman nahi dizkio talde honi bere ahaleginagatik eta eskuzabaltasunagatik. Zehazki honako hauei: DHL garraio enpresako ordezkariari eta garraiolariari, hainbat herritar partikularri, Caritaseko boluntarioei eta MAI Institutuko Mantenu taldeko 2.mailako ikasle taldeari.