Abenduko ikastaroak.jpg

Horiek Bergarako Udaletxeak, Bizikasik eta Miguel Altuna Institutuak antolatu dituzte.

Abenduan ere hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera izango dute Bergararrek. Izan ere, Udaletxeak, Bizikasik eta Miguel Altuna Institutuak elkarlanean antolatutako “Oinarrizko joskintza ikastaroa”, “Web orri pertsonal eta korporatiboen diseinua ikastaroa” eta “Paketegintza ikastaroa” hilabete honetan burutuko dira.

Izen-ematea

Izena eman nahi duten guztiek, Bizkasiko 943 76 93 94 telefonora deitu edo info@bizikasi.com helbidera idatzi beharko dute. Plaza kopurua mugatua da, beraz kopurua baino gehiagok izena emanez gero, izena emandakoen artean zozketa egingo da.

Ikastaroen inguruko informazio guztia hemen dago ikusgai.


Abenduko ikastaroak.jpg