Hitzaldia azaroaren 19an, 17:30ean, egingo da Agorrosin Ekintza Gunean. Sarrera dohainekoa izango da.

Bergarako Udaleko Kirol Zerbitzuak “Sindromes de Sensibilización Centar: FM, SFC, SQM eta EHS” hitzaldia antolatu du, Gipuzkoako Fibromialgia eta Astenia Kronikoko BIZIBIDE Elkartearekin elkarlanean.

Hitzaldia, herritar guztiei eta bereziki horrelako gaixotasunak pairatzen dituzten familia eta herritarrei dago zuzendua. Arantza Alcibar Aldana, BIZIBIDE elkarteko lehendakari anderea izango da hizlaria.

Agorrosin Ekintza Guneko Ikus entzun aretoan ospatuko da hitzaldia eta sarrera dohainekoa izango da.