Zonaldean hainbat obra egingo dira 2012ko abuztuaren 14tik irailaren 3ra arte.

Komenio kaleko lur-azpiko kontenedoreekin gertatzen den bezala, Madalena plazakoak ere ezingo dira denboraldi batean erabili. Hainbat konponketa egin behar dira zonaldean eta kamioiak ezingo ditu hustu. Horregatik, 2012ko abuztuaren 14tik irailaren 3ra arte ezingo dira erabili.

Hori dela eta, udalak gune horretako zabor bilketarako alternatiba bat jarriko du martxan. Birziklatzeko kontenedoreak (papera, beira eta ontziak) Munibe plazan jarriko dira eta bertatik batuko ditu udal zerbitzuak.

Beraz, aldi baterako neurri hau kontuan izateko eskatzen zaizue erabiltzaileei.