Seminarioko jolas patioan egokitutako aparkalekua erabilgarri egongo da abuztuan.

Abuztuan, Bergaran, ez da TAO zerbitzurik emango, beraz, erdiguneko gune urdinean ez da aparkatzeko denbora mugarik egongo. Bestalde, gogoratu Seminarioko jolas patioan egokitutako aparkalekua erabilgarri egongo dela abuztuan zehar eta ikastolan ikasturtea hasi arte.

Herribus zerbitzua ere eten egingo da abuztuan eta irailaren 1ean hasiko da berriz.