Uztailaren 27, 28 eta 29an ospatuko dira Santa Anako Jaiak Bolua Auzoan.

Uztailak 27, ostirala

Uztailak 27, ostirala

19:00etan: Burdinate, Barrenkale eta Arruriagatik kalejira trikitixarekin Bolura igotzeko.

20:00etan: Txupinazoa eta Santanatxoren jaitsiera. Jarraian poteo herrikoia eta umeentzat buruhaundiak, dena trikitrixarekin alaituta.

22:30etan: Café Irlandés musika taldea.

Uztailak 28, larunbata

10.00etan: Diana etxafleruekin. Pintura eta marrazki sariketa. Irabazlea datorren urteko jaietako azala izango da.Ondoren Aranerrekako arkupetan Boluako artisten erakusketa.

11:30ean: Patata tortila lehiaketa (Izena emateko epea uztailaren 26an, 19:00etan, Imaz harategian).

12.00etan: Ginkana eta umeentzako jokuak.

13.30ean: Txikiteo herrikoia (pikatzeko zerbait egongo da).

16.00etan: Mus txapelketa.

16:30ean: Umeentzako musika Txipiron animazio taldearekin.

18.00etan: Mozorro lehiaketa. Ondoren txokolatada eta buruhaundiak.

19:00etan: Bolua otxotearen kantuen emanaldia.

20.00etan: Txikiteo herrikoia.

21.30ean: Afari herrikoia Azpeitxi jatetxean. (Izena emateko epea uztailaren 22a). Bolua kalean kanpoan afaltzeko mahaiak jarriko dira (Azpeitxi jatetxeak menu berezia prestatuko du uztailaren 24an baino lehen izena ematen dutenentzat. Kanpoan jarritako mahaietan jartzeko lehentasuna edukiko dute Azpeitxinean menu berezia eskatu dutenek).

22.30ean: Dantzaldia Tsunami musika taldearekin.

02.00etan: Kantzontzilo, kulero eta tangaz egindako izugarrizko lasterketa (Santa Ana Sari Ospetsua Nazioarteko IV. Lasterketa).

Uztailak 29, igandea

10.45ean: Diana etxafleruekin.

11.00etan: Pilota partiduak Boluako pilotalekuan: auzoko lau bikote gazteen arteko bi partidu eta adituen norgehiagoka. Sari banaketa. Euria eginez gero, Zabalotegiko frontoian egingo da.

11:30ean: Haurrentzat magia ikuskizuna Txitxas-en eskutik, Santa Anako parkean.

12:30ean: Goenkaleko klarisen elizan meza. Ondoren txorizo egositako pintxoa Santa Anako elkartean mezetara joan direnentzat eta Boluako plazan pintxo banaketa txikiteo herrikoia hasteko.

16.00etan: Tute txapelketa.

16.30ean: Haurrentzat puzgarriak musikaz alaituta. Doke txapelketa. Zozketa.

19.00etan: Buruhaundiak umeentzat musikaz alaituta.

19.30ean: Musika DJ Julenekin.

22.00etan: Santanatxo igoera eta jaien amaiera.