Uztailaren 23an, 13:00etan, bukatuko da Bergarako udalerriko irabazi-asmorik gabeko kultura talde eta elkarteei 2012. urtean garatuko dituzten jarduera eta egitarauetarako diru-laguntzak eskatzeko epea.

Bergarako irabazi-asmorik gabeko kultura talde eta elkarteek, 2012an garatuko dituzten jarduera eta ekintzetarako diru-laguntzak jasotzeko, baldintza zehatz batzuk bete beharko dituzte.

Jarduera horiek Udaleko Jarduera, Kultur Talde eta Jaiak batzordeak dituen helburuekin bat etorri beharko dira, hau da, herrian kultura jarduerak eskaintzea, Bergaran zein kanpoan burututako jardueretan Bergarako herriaren izena ezagutzera ematea, herriko jardueratan parte hartzea eta Bergarako herritarren eta gainerako kultura elkarteen arteko lankidetza bultzatzea. Hori guztia, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatuz.

Bestalde, diru-laguntza banaketa honetatik kanpo geratuko dira elkarte edo talde eskatzaileek zuzenean antolatzen ez dituzten jarduerak edo egitasmoak eta baita emakumeenganako nolabaiteko diskriminazioa aurrera eramaten duten talde edo elkarteak.

Eskaera egiteko:

*Eskaera orria

*Oinarriak


Arloa: