Bergarako Udalak El conquistador del Fin del Mundo EITBko programa egiten duen ekoizpen etxearen proposamena jaso du programarako lehiakide bat topatzeko lehiaketa herrian egiteko.

Honela bada, datorren maiatzaren 29an, Pentekoste jaietako egitarauaren barruan, egingo aipatutako lehiaketa. Parte hartu nahi dutenek 6 kideko talde bat (kapitan batekin) osatu beharko dute eta programako taldearen aurka lehiatu: Goizean herri kirolen probetan, arratsaldean udal pilotalekuan joko batzuk antolatuko dira.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute maiatzaren 23a baino lehen Bergarako Kultura etxean. Taldearen datuak utzi eta taldeko ordezkari baten izenarekin.

Gure herrian egingo denaz gain, beste herri batzuetan ere egingo dira horrelako lehiaketak.

Kontsultatu jaietarako egitaraua