Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, 2012ko lehenengo hiruhileko Merkatu eta Merkatu txikiko tasen erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

2012ko martxoaren 14tik 2012ko maiatzaren 14ra

Lekuak eta medioak:

 Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2012ko maiatzaren 14an.

 Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

  • Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30era, edota larunbatetan, goizeko 9:00etatik 13:00etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
  • Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, baku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala balegokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.