Gipuzkoako Ikaskuntzako Bitartekarien sareak ikaSarea egitasmoa sortu dugu, Elgoibar, Zarautz, Tolosa, Irun eta Bergaran kokatuta gaudelarik. Debagoieneko kasuan, Miguel Altuna Institutuko instalazioetan aurkitu dezakegun zerbitzua dago.

IkaSarearen asmoa honakoa da: Gipuzkoa eskualdeetan kokatuta gauden bitartekarion talde lanaren bidez, herritar guztientzako formazio aukerak gerturatzea eta hiritartasun aktiboa bultzatzea. Pertsonekin burutzen den lanaz gain, eskualde bakoitzean hainbat ekintza eta ikastaro garatzen dira, bizialdi osoko ikaskuntzaren testuinguruan pertsonen formazio behar desberdinei erantzun ahal izateko.

IkaSare honen egiteko nagusiak ondorengoak dira: Formazio beharrak antzematea, ikasketetan orientatzea, titulazioen homologazioari buruzko informazioa bilatzen laguntzea, profesionaltasun ziurtagiri eta konpetentzien errekonozimenduari buruz informatzea, ikasketa formal eta ez formalen inguruko informazioa bilatzea eta ibilbide formatibo desberdinen inguruko informazioa erraztea.

Hori dela eta, Gipuzkoako herritarrek, formazioaren inguruan informazioa behar izanez gero edo arlo honetako ekintzaren bat egin nahi izanez gero, gertuen duen bitartekariarengana jo dezake.

Ikastaroen inguruko informazioa