KEleizalde_Azala.jpg

Aurtengo Koldo Eleizalde lehiaketa martxan da, lehiaketaren oinarriak ondorengoak dira.

Informazio gehiago atxikitako dokumentuetan aurkitu daiteke. Ikusi triptikoa

Partehartzaileak. Lehiaketa honetan Bergaran jaiotakoek edo bizi direnek zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte bakarka zein taldeka.

Lan orijinalak. Oinarri hauetako genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da aurkeztutako lanek orijinalak izan behar duten edo ez. Orijinalak izan beharreko lanen bat hala ez dela frogatuko balitz, lanaren aurkeztaileak 50 euroko isuna ordaindu beharko dio Bergarako Udalari.

Lanak aurkezteko modua.

  • Paperean bakarrik entregatu beharreko lanak (ipuin idatzia eta komikia) kartazal handi batean bidali edo entregatu beharko dira Bergarako
  • Entzunezko edo ikusentzunezko euskarrian aurkeztu beharreko lanak (ipuinkontaketa, bertso, txiste, irratsaio).

Lanak aurkezteko epea eta sari-ematea. Lanak bidaltzeko edo entregatzeko epea apirilaren 20an bukatuko da eta sariak ekainaren 2an, larunbata, emango dira Udal Pilotalekuan, eguerdiko hamabietan.

Partehartzea saritzea. Partehartzaile guztien artean euskarazko aldizkarien harpidetzak zozkatuko dira.

2012ko oinarriak

2011ko oinarriak

2010eko saridunak

2011ko saridunak