Euskarazko testuak zuzendu eta gaztelaniazko testuak itzultzen ditugu euskarara.
Baldintza orokorrak
- Zuzenketari emango zaio lehentasuna; hau da, interesatuak (edo taldeko norbaitek) euskaraz egiteko gaitasunik badu, euskaraz ekar dezan animatuko da, gure zerbitzua euskarazko testuen zuzentasuna ziurtatzera zuzentzeko.
- Epeak. Eskatutako itzulpen edo zuzenketa lanaren eta unean Euskara Zerbitzuak duen lan-kargaren arabera, jakinaraziko zaio eskatzaileari itzulpena noizko egin ahal izango den.
- Idatzia sortu duenaren edo arduradunaren telefono zenbakia eskuratu beharko da beti, izan litezkeen zalantzak argitzeko.
Zuzenketa
- Zuzendu beharrekoa aurrez eskatzaileak euskaratutakoa baldin bada, jatorrizko testua ere ekarri beharko du.
Itzulpena
- Gaztelaniatik euskarara itzuliko da, inoiz ez euskaratik gaztelaniara.
-
Edozein modutan, gaztelaniatik euskarara itzultzeko ere ondorengo baldintzak bete beharko dira:
-
Testuaren erabilera:
- Testua zabalpen publikorakoa edo behin eta berriz erabiltzekoa izatea: kartelak, errotuluak, publizitate-orriak, inprimakiak, material-zerrendak, fakturak, menuak... Ez dira, adibidez, itzuliko elkarte, edo talde pribatu baten aktak.
- Testuaren gehienezko luzera: 3 orrialde.
-
Testuaren erabilera:
Eskaera egiteko
Eskaera egiteko bete ezazu Zuzenketa edo itzulpena egiteko eskaera orria.