San Martzialgo kantina eta txosnaren ustiapenaren deialdia ireki da
- Eskaera-inprimakia
-
Eskaera aurkeztu: https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/
AYTO/ USCServicioCiudadanoVer15WEB/ home.do?De=EU074 ( Kultura, euskara, kirolaren… sustapena - Jaiak eta ikuskizunak - San Martzialgo zelaiko kantinaren eta txosnaren ustiapena = https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPa... )
2025eko UZTAILAREN 6an SAN MARTZIALGO ZELAIKO KANTINAREN ETA TXOSNAREN USTIAPENA ARAUTUKO DUTEN BALDINTZAK
1. Deialdiaren xedea:
Deialdi honen xedea da 2025eko uztailaren 6an San Martzialgo zelaian irekiko den kantinaren eta jarriko den txosnaren ustiapena adjudikatzea.
2. Eskaerak:
Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten kultur edo kirol elkarteek, herri-taldeek eta ongintzako elkarteek aurkez ditzakete eskaerak, eta baita ere Bergaran delegazioa izan eta udalerrian urtean zehar herritarrei zuzendutako ekintzak burutzen dituzten elkarteek, lehentasuna izango dutelarik kultura, kirola, hezkuntza edo irakaskuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek, baina betiere azken hauek aurreko urtean San Martzial egunean txosnaren edo kantinaren adjudikazio-hartzaile izan ez badira.
Adinez nagusia den eta jarduteko gaitasun osoa duen pertsona batek sinatu beharko du eskaera.
Eskaera idatziz aurkeztuko da horretarako honi erantsitako inprimakia derrigorrez erabilita.
Eskaera aurkeztearekin soilik ulertuko da txosnaren jardueraren erantzukizun osoa eta baldintzak betetzearen erantzukizuna eskatzaileak bere gain hartzen duela.
Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 17ean 12:00etan bukatuko da, eta udaletxeko B@Z zerbitzuan aurkeztu beharko dira edota modu telematikoan (B@Q edo bestelako ziurtagiri elektroniko baten bitartez).
3. Adjudikazio-hartzaileen betebeharrak:
- ) Jendaurrean lana egin behar dutenek euskaraz hitz egiten jakin beharko dute.
- ) Ezin izango da musikarik jarri.
- ) Kartel edo antzekoei dagokienean:
- Ez kantinan ez txosnan bertan ez da pertsonarik/talderik irainduko duen kartelik/irudirik jarriko, eta norbaitek jartzen badu berehala kentzeaz arduratuko da.
- Ez kantinan ez txosnan bertan ez da irudi/esaldi matxistarik duen kartelik jarriko, eta norbaitek jartzen badu berehala kentzeaz arduratuko da.
- Udaleko Berdintasun sailetik argitaratutako kartelak leku ikusgarrian jarriko dira txosnan eta kantinan eta jendeak hartzeko lekuan utziko dira eraso matxista kasuetan jarraitu beharreko protokoloa azaltzen duten materialak.
- Ustiatzen duen taldearen izena eta prezioak jasotzen dituzten kartelak bakarrik jarri ahalko dira, azken hauek derrigorrezkoak izanik.
- Eman beharreko informazioa (prezioak…) euskara hutsean edo ele bietan egingo da. Ele bietan balitz, euskarari lehentasuna emanez egin beharko da.
Horrez gain, eta erabiltzaileekiko ahozko adierazpenetan ere euskara erabiliko da ahal den guztietan.
- ) Apirilaren 7ko 1/2016 Legeak (Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoak) ezarritakoaren arabera, debekatuta dago 18 urtetik beherakoei edari alkoholikoak eta tabakoa saltzea; BERAZ, HORI BETE EGIN BEHARKO DA ETA HORRI BURUZKO KARTELA IKUSTEKO MODUKO TOKIAN JARRI BEHARKO DA.
- ) Kantina eta txosna goizeko bederatzietarako irekita egon beharko dira eta "jaitsierarekin" batera itxi.
- ) Utzitako baldintza berdinetan bueltatu beharko dira, uztailaren 7rako kantinaren kasuan eta uztailaren 8 goizean goiz txosnaren kasuan.
- ) Adjudikazio-hartzaileek arduradun bat izendatu beharko dute udalarekiko harremanetarako.
Izendapen hau idatziz egin beharko da eta udaletxeko Idazkaritzan aurkeztu beharko da, adjudikazioaren berri jasotzen dutenetik kontatzen hasi eta 5 egun naturaleko epean.
- ) Zinegotzi, dantzari, txistulari eta bertsolariei salda, txorizoa, haragia, ogia eta edariak eskainiko diete kantinaren adjudikazio-hartzaileek soka-dantzaren ondoren, eguerdi inguruan. Kantu saioan parte hartzen dutenei ere, edariak eskainiko dizkiete adjudikazio-hartzaileek.
- ) Kantinaren eta txosnaren ustiaketarekin zerikusi zuzena duten eta Udalak eskatutako bestelakoak.
- ) Egun horretarako behar den generoa batzeko, bestelako behin-behineko instalazio edo eranskinik beharko balute adjudikazio-hartzaileek, beren kontura muntatu eta kendu beharko dute eta lokala hustu beharreko epe berean kendu beharko dute. Betiere, aurretik udalari jakinarazita.
- ) Edalontzi berrerabilgarriekin egin beharko da lan, derrigor. Behar izanez gero udalak baditu eta Kultur Zerbitzuan jaso ahal izango dira. Garbiketa egin behar dela-eta, dagokion kostua ordaindu beharko da, udaletik dagokion faktura bidaliko zaielarik, eta, bestalde, bueltatu ez den edalontzi bakoitzeko euro bat ordaindu beharko da.
- ) Sortzen diren hondakinak ongi sailkatuta biltzen direla ziurtatu beharko da. Horretarako zailtasun bereziak egon daitezkeela uste bada, Debagoieneko Mankomunitateko hondakinen zerbitzura jo daiteke
Bestelako eskaerarik ez badago, udalak ontzi arinak eta papera biltzeko edukiontziak jarriko dizkie eskura, eta adjudikazio-hartzailea arduratuko da betetako ontziak udalak antolatutako hondakinak jasotzeko guneetara jarritako ordutegian eramateaz.
- ) 375 euroko fidantza jarri beharko dute uztailaren 1eko 12:00ak baino lehen
4. Adjudikazioa:
Eskaera-orrian kontrakorik azaltzen ez bada, eskaera aurkeztu dutenek kantinarako eta txosnarako eskaera egiten dutela ulertuko da.
Zozketa bidez egingo da ustiapenen adjudikazioa, ekainaren 18an, 13:00, udaletxeko idazkariaren bulegoan.
Zozketaren emaitza udaleko iragarki taulan eta web orrian gunean ere egun berean argitaratuko da.
Eskaera aurkeztu dutenen artean lehentasuna dute aurkeztutakoen artean kultura, kirola, hezkuntza edo irakaskuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek.
Eskaera aurkeztu dutenen artean baldintza horiek betetzen dituenik ez balego, aurkeztutako guztien artean egingo da zozketa. Aurkeztu diren guztiak aterako dira eta atera ahala zerrenda egingo da.
Eskaera-orrian aukeratutako lehentasunaren arabera, zozketan lehena ateratzen duenari emango zaio kantina edo txosna aukeratzeko aukera.
Ustiapena konpartitzea posible izango da, baldintza hauekin:
- Zozketaren arabera adjudikazio-hartzaile suertatu direnen oniritzia beharko da, eta idatziz aurkeztu beharko da udaletxean.
- Zozketaren ondorioz egindako zerrenda errespetatu beharko da; hau da, konpartitzeko lehentasuna izango dute 3.ak, 4.ak eta abarrek.
- Konpartitzea erabaki badute, horren berri eman beharko dute udaletxean.
5. Ustiatze-eskubidea:
Adjudikazio-hartzaileak ezin izango dio ustiatze-eskubidea beste edozein talde, elkarte eta abarri eskualdatu. Interesik ez balu, 2025eko ekainaren 24a baino lehen Bergarako Udalari idatziz jakinarazi beharko lioke eta honek zozketan erreserbarako atera den hurrengoari adjudikatuko dio.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
![]() | 52.53 KB |