Berrikuntza nabarmenak Udaltzaingoan
Bergarako Udala-k Ar, 2018-03-27 10:56-n bidalia
Bergarako Udala-k Ar, 2018-03-27 10:56-n bidalia
Bergarako Udala-k Az, 2018-02-14 11:01-n bidalia
ogarro-k Or, 2013-12-20 14:35-n bidalia
Bergarako herrian ibiak antolatzea du xedetzat ordenantza honek, baita ere ibi-baimenak emateko eskakizunak, baimenen indarraldia eta iraupena arautzea.
Ondorio horietarako, espazio publikoaren erretserba oro joko da ibitzat, ibilgailuak ibia duten eraikinetan sartzea eta haietatik irtetea beste helbururik ez duena
Bergarako udalerriko hiri bideetan trafiko arloan egiten diren arau-hausteak arautuko ditu udal ordenantza honek, baina betiere ondorengo araudi-xedapen hauek kaltetu gabe: uztailaren 25eko 18/1989 Oinarrien Legea (Motoredun Ibilgailuen Trafiko eta Zirkulazio nahiz eta Bide Segurtasuneko Oinarriei buruzko Legea); martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea (Motoredun Ibilgailuen Trafiko eta Zirkulazio nahiz Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartu zuen Errege Dekretu Legegilea) azaroaren 23ko 18/2009 Legeak aldatua; azaroko 21eko 1428/2003 Errege Dekretua (Motoredun
Ordenantza honek, xedez, arautu egiten du ezintasunak dituzten pertsonentzako aparkaleku-txartela emateko prozedura eta hura erabiltzeko eta funtzionatzeko baldintzak.
Era berean, ordenantza honek arautu egiten du, ezintasunak eta mugikortasun murriztua duten pertsonen inguruan, horiek gidatutako edo garraiatzeko ibilgailuen aparkaleku-erreserba bereziak sortu eta emateko prozedura, eta aparkalekuok erabiltzeko eta funtzionatzeko baldintzak.
Ordenantza honen helburua araututako aparkalekuen udal zerbitzu publikoa arautzea da.
Ordenantza honek arautu nahi du era guztietako animalien edukitzea, konpainiakoak nahiz bestelakoak, animalien eta pertsonen arteko elkarbizitza antolatuz, hartara gerta daitezkeen osasunerako arriskuak, lasaitasuna, osasuna eta pertsona zein ondasunen segurtasuna zaintzeko.
Era berean, honako arlo hauetan animaliekin izan beharreko gutxienezko arreta arautzen du: Tratua, garbitasuna eta elikadura, animalien babesa, erakusketa eta garraioa, eta animalien eta pertsonen arteko elkarbizitza.