Ordenantza honek arautu nahi du era guztietako animalien edukitzea, konpainiakoak nahiz bestelakoak, animalien eta pertsonen arteko elkarbizitza antolatuz, hartara gerta daitezkeen osasunerako arriskuak, lasaitasuna, osasuna eta pertsona zein ondasunen segurtasuna zaintzeko.
Era berean, honako arlo hauetan animaliekin izan beharreko gutxienezko arreta arautzen du: Tratua, garbitasuna eta elikadura, animalien babesa, erakusketa eta garraioa, eta animalien eta pertsonen arteko elkarbizitza.
Horiez gain, ordenantzak aldi baterako animaliak hartzen dituzten zentroek, kontsultategiek, albaitari klinika zein ospitalek eta animaliak saltzen dituzten lokalek bete behar dituzten baldintza eta ezaugarriak arautzen ditu.
Azkenik, arau-urratze eta ezarri beharreko zigorrak zehazten ditu, eta zigortzeko prozedura exekutiboa ezartzen da