Bergarako Udal Gobernu Taldeak Deba Ibaian izandako isurketa salatzen du
admin-k Og, 2013-09-19 14:11-n bidalia
Gipuzkoako Ur Agentziak isurketaren jatorria aztertzen dihardu, arduradunaren aurka dagozkion neurriak hartzeko.
Irailaren 17an isurketa izan zen Deba Ibaian. Ibaiak Mekolalde inguruan zekarren kolorea ikusita, Gipuzkoako Ur Agentziara jo zuen Bergarako Udalak egoera aztertzeko eta ustezko isurketak eragindako kalteak zehazteko.