Emakumeen eta gizonen arteko lehenengo berdintasun plana abian da

Bergarako herriaren diagnostiko bat egin ostean, emakume eta gizonen arteko lehen berdintasun plana martxan jarri du Bergarako Udalak. Herriaren diagnostiko bat egin da, eta jarraian lehen plana diseinatu da, 2010-2013 urteen bitartean gorpuztuko dena. Planean Bergarako Udala, Emakunde eta Elhuyar aritu dira lanean.

Planaren nondik norakoak

Emakumeenganako indarkeria-kasuen atentzioan parte hartzen duten erakundeen eta udal-sailen arteko I. koordinaziorako protokoloa sinatuko berri da

Datorren ostiralean, goizeko 11:00etan Bergaran emakumeenganako indarkeria-kasuen atentzioan parte hartzen duten erakundeen eta udal-sailen arteko I. Koordinaziorako Protokoloa sinatu zen.

Sinadura honetan ondorengo erakundeek parte hartu zuten: Ertzaintzak, Osasun Zentroak, LH eta DBHko ikastetxeek eta Bergarako Udalak.

Orriak