Hitano ikastaroa, Bergarako hikaz egin nahi badon/k
komunikazioa-k Al, 2014-11-17 11:38-n bidalia
Bergarako hikaz berba egiten ikasteko ikastaro apraposa antolatu da. Zortzi ordutakoa da eta Abenduaren lau egunetan emango da.
Euskeraz berba egiten jakin eta Bergarako hitanoa ikasteko edota praktikatzeko interesa duen edozeinentzat da egokia.
Abenduaren 15, 16 ,17 eta 18an, egunero bi ordutan, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara, Bergarako Udal Euskaltegian, izango da ikastaroa.