Hirigunean hainbat zuhaitz berrituko ditu Udaleko lorezaintza zerbitzuak
ogarro-k Al, 2014-01-27 14:24-n bidalia
• Igande goizean egoera fitosanitario kaskarrean zegoen zuhaitz bat erori zen Bideberrin. Udalak aurreikusita zeukan zuhaitz hau ordezkatzea baina eguraldiaren egoerak atzeratu egin ditu lanak.
• Udaleko Lorezaintza zerbitzuak etengabe dihardu lanean hiriguneko zuhaitzen osasuna monitorizatzeko, zuhaitzak noiz berritu detektatzeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko.