Martin Gartitano Bergaran, gure herriko proiektuak eta herritarren kezkak gertutik ezagutzeko

Martin garitano Bergaran

“Herritarrekin herrira” ekimenaren barruan, gure herrian, bere jaioterrian, izan da gaur Martin Garitano egun osoko bisitan. Diputatu nagusia, udal eta foru ordezkariek lagunduta, Bergarako elkarte eta eragile desberdinen proiektuen eta kezken berri izan du gaur. AHTk Angiozarren egindako kalteak direla eta, herriko hainbat bizilagunek kezka adierazi dute. Kezkak eta arazoak ez ezik, Oxirondo Azokarako dituzten egitasmo berriak eta bertako enpresak elkarlanean aritzeko sortu duten lantaldea ere ezagutu ditu Garitanok. Osintxu auzoan, ostera, jatorri desberdinen kolektiboek bizi duten egoera ekonomiko txarraz eta horrek auzoan duen eraginaz kezkatuta daude.

UDALEKUAK - ZOZKETARIK EZ

2013ko udalekuak

Udaleku irekietarako epe barruan izena eman duten ume guztiak onartu dira. Aurreikusitakoa baino askoz izen emate handiagoa egon da, baina udalak, zerbitzu honen aldeko apustu garbia egin nahi izan du.

Hori dela eta ume guztiek udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute.

Gurasoentzako bilerak

Ekainaren 16an, 18:30ean Angiozarko saloian, Angiozarko udalekuak

Orriak