Koldo Eleizalde Sarien banaketa zapatuan

Koldo eleizalde saridunen zerrenda 2014

Ekainaren 14an, zapatua, egingo da Koldo Eleizalde euskarazko literatur sarien banaketa, Udal pilotalekuan, 12:00etan.

Aurtengoa ere edizio jendetsua izan da, lehiaketa honek ohi duen bezala, eta guztira 405 lan aurkeztu dira: 251 ipuin idatzi, 13 bertso, 41 komiki eta 100 kontaketa edo/eta intrepretazio (ipun kontaketa, antzerkia eta umorezko pasadizoak aurkitzen dira kategoria honen baitan).

Oxirondoko lehen eguazteneko azoka, arrakastatsua

EH zuzenean

Ekainaren 4an egin zen lehen aldiz hileko Lehen Eguazteneko Baserritar Azoka Oxirondon.

Ekimenak harrera ona izan zuen eta bertaratu zirenek gustura ikusi eta erosi zuten bertoko produktua. Hilero, lehen eguaztenetan egingo da azoka hau.

Lehen Eguazteneko Azoka Euskal Herria Zuzenean programan

Atzo Euskal Herria Zuzenean programatik ere etorri ziren Oxirondoko hileko "Lehen Eguazteneko Azoka" ezagutzera.

Ikusi bideoa 46. minututik aurrera.

Ekainaren 21 eta 22an, saskibaloiko 3x3 txapelketa

3X3 SASKIBALOI TXAPELKETARAKO INSKRIPZIOA, VII. SORALUCE S. COOP. LA CAIXA 2013 SARIA

Non: Bergarako San Martin Agirre plazan

Noiz: 2014ko ekainaren 21an 10:00etan infantilak eta kadeteak eta 16:00etan juniorrak eta senior guztiak. Ekainaren 22an gainontzeko kategoria guztiak, 10:00etatik aurrera

Senior Debagoiena, Junior eta Kadete mailetan sailkatzen diren lehen talde bergararrek afari bat izango dute, baldin eta irabazleak ez badira

Inskripzioa egiteko epea ekainaren 18an bukatuko da.

Orriak