Eguna eta ordua: 
Azaroak 17, Astelehena, 09:00etan
Azaroak 18, Asteartea, 09:00etan
Azaroak 19, Asteazkena, 09:00etan
Azaroak 20, Osteguna, 09:00etan
Azaroak 21, Ostirala, 09:00etan
Non: 
Bergaran: KZgunean; Antzuolan: KZgunean

Euskara era ludikoan praktikatzeko saioak doan

Mintzapraktika egitasmoak euskara praktikatzeko saioak antolatu ditu Bergaran. Bata, euskara maila hobetu nahi dutenentzat eta bestea, euskara bat ere ez dakitenentzat, biak doan.

Lehena Berriketan deitzen da. Euskara maila hobetu nahi dutenentzako edo euren inguruan euskaraz berba egiteko aukerarik ez daukatenentzako. Euskaraz berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten du.

Berrerabilpenean sinesten baduzu, Kafe Konpon eguazten honetan

 

Eguazten honetan, azaroaren 12an, 16retatik aurrera bilduko gara berriro ere “Kafe Konpon” ekimenean, berrerabilpenean sinesten dugun talde bat.

San Joxepe elkarteko lehen solairuan elkartzen gara hilero, bigarren eguaztenetan, eta elkarrekin ondatuta duaden tresnak konpontzen ditugu.

Kafea ere primerakoa da!

Gabonetako oporretan zer egotea nahi duzu? Galderari erantzuteko Umeen Batzarra egingo dugu azaroaren 14an

 

 “Gabonetako oporretan zer egotea nahi duzu? Galdera honi erantzuna emango diote LHko 3,4, 5 eta 6. mailako ikasleek,  datorren ostiralean, azaroaren 14an, 17:30ean, udaletxean, egingo dugun Umeen Batzarrean.

Batzar hau egitea erabaki du Udalak, Gabonetan antolatu daitezken ekintzak erabakitzeko orduan, umeek beraiek izan daitezen protagonista. Horretarako 9-12 urte bitarteko LHko ikasleei dei egiten die, udaletxean bertan egingo den batzarrean parte hartu dezaten.

150 aparkaleku bizikletentzako eta 70 patinentzako jarriko ditu Udalak

Udala lanean ari da zenbait gunetan bizikleta aparkalekuak jartzen.  Aurten guztira 150 aparkaleku aurreikusten dira bizikletentzako eta 70 patinentzako. 10  lekutan jarriko dira bizikleta aparkalekuak eta patinentzakoak  6 lekutan jartzeko asmoa dago.

Dagoeneko, zenbait lekutan jarrita daude, Ipintza futbol zelaian, Martinez de Irala ikastetxean, Espoloian, Udal Pilotalekuan eta Anbulategian.  Egun gutxi barru, guztiak jartzeko asmoa dago.

Azpiko laukian, aurten aurreikusi diren bizi eta patinentzako aparkalekuak:

Bedelkarrek “Bergara Bizi” ekimena bere ardurapean hartu eta Gobonetako kanpaina aurkeztu du

Udalak “Bergara Bizi” ekimena ipini zuen martxan, Bedelkar eta herriko hainbat merkatarirekin elkarlanean. Azken urteko ibilbideak argi utzi du komertzioek elkarlanean hainbat gauza lortu ditzaketela.

Udaletik, Bedelkarrekin elkarlanean, hausnarketa-prozesu bati ekin diogu. Hausnarketa horretatik ondorioztatu da Bedelkar indartu beharra dagoela, horrekin herriko merkataritza indartzen baita. Horregatik, Beldelkarreko funtzionamenduan aldaketa batzuk egitea onartu dute. Hasteko, “Bergara Bizi” ekimena Bedelkarren eskura pasatzea.

Orriak