Udalak igande honetarako DOMEKA AZOKA antolatu du, azoka hau elkartrukea, berrerabilera eta artisautza sustatzeko sortu zen. Guztira 28 pertsonak eman dute izena merkatu honetan. Eguraldi ona iragarrita dagoenez, izena eman duten partehartzaile guztiak onartu ditu udalak. Denetik izango da: liburuak, jostailuak, haur eta helduentzako arropak, papergintza, bitxiak, poltsak, xaboiak, txotxongiloak… Aukera aparta merkatu berezi bat ikusteko. Azoka igandean, urriaren 16an, izango da 11:00tik 14:30era San Martin plazan.